ETA-ren agiria Gudari Egunaren 27. urteurrenaren atarian.
Gudari Egunaren 27. urteurrenaren
atarian Euskadi Ta Askatasunak Eusko Jaurlaritzaren jarrera
kritikatu du, besteak beste, Egunkariari igorritako agirian.
Hona hemen hitzez hitz agiriak dioena.
«Aurtengo udako gertakariek Euskal Herria dardarazi dute.
Espainiako Estatuaren eraso faxistak aro berri baten mugarri
bortitza ezarri du: Espainiako demokrazia formala bera, Euskal
Herriarekiko jadanik oso gutxi errespetatzen zena, desagertu
egin da eta. Espainian diktadura dago, diktadura monarkiko
parlamentarioa nahi bada. Eta Euskal Herria diktadurapean
ezarri zuten abuztuaren 26an Espainiaren indar armatuek, Iruñeko,
Euskal Herriaren hiriburuko Batasunaren egoitza nazionala
indarrez itxi zutenean. Euskal Herrian diktaduratik diktadurarako
transizioan bizi izan gara hogeita bost urtez.
Estatuko botereen helburua ez da abertzaleen arteko enfrentamendua
probokatzea, Estatuko botereen helburua ez da Konstituzioaren
155. artikuluaren bidez Euskal Herriaren zati bateko autonomia
etetea. Autonomia etenda jaio zen, erren eta maingu, berdin
Nafarroan, zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Autonomiak babesik
gabe uzten du Euskal Herria, berdin Nafarroan, zein Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan, eta berdin Lapurdin, Nafarroa Beherean
eta Zuberoan.
Eraso faxista honen helburu nagusia Euskal Herriaren askapen
prozesua gelditzeko asmoz, indar eragile ziurrena den Ezker
abertzalearekin amaitzen saiatzea da. Ezker abertzalea Euskal
Herria askatzeko proposamen eta ekimen zehatzak aurkeztu eta
aurrera eramaten ari delako. Ezker abertzaleak, loarazlea
izan nahi zuen autonomiaren gainetik eta errepresio basatienaren
azpitik, Euskal Herri askatu baten aukera bizi-bizirik mantendu
duelako eta mantentzen duelako.
Euskal Herriaren aurkako «altxamendu» berri honen aurrean
norberaren jokabideak, esanguratsua izateaz gain, etorkizunari
begira izugarrizko garrantzia du. Lehen une larriotan, ardura
politikoa alde batera utziz, PNV, EA eta lUk Eusko Jaurlaritzatik,
eta beraiek ordezkatzen dituzten gizarte sektoreek (MCC, Confebask,
Espainiako Elizak Euskal Herrian dituen agintariak eta autonomia
estatutuen itzalera gizendutako funtzionario saldoek), Estatu
faxistarekin kolaboratzeko hautua egin dute. Vichyko Gobernuak
Hitlerrekin bezalaxe, harkiek Frantziaren indar kolonial armatuekin
bezalaxe. Beren lastozko parlamentuko «araudiak» babesteko
soilik egiten diote itxurazko erronka Espainiari.
2001eko maiatzaren 13ko lapurreta elektoralaren bidez Ibarretxek
irteerarik gabeko marko autonomikoan bahitu nahi izan du Euskal
Herriaren etorkizuna, Kontzertu Ekonomikoarekin bezala, herritarrontzat
galerazkoa den paktu berri bat egiteko Espainiarekin, Aznar
eta botere oligarkikoarekin. Orduan Mayor Orejaren etorreraren
mamua maisuki erabili bazuten, oraingoan autonomiaren etetearen
mamua erabili nahi izango dute abertzalegoa Euskal Herriaren
defentsatik, eraikuntza nazionaletik eta askatasunaren aldeko
borrokatik aldendu eta Espainia eta Frantziari kateatuta mantenduko
gaituzten trintxera autonomiko aurrez-galduak defendatzeko.
Egoera larria da. Hau da ETAk egoeraz egiten duen irakurketa:
![]() |